Bizenta Mogel Biblioteka, Intxaurrondo eta Landako I kiroldegiko ikasgelen ordutegia zabalduko da maiatzean eta ekainean

DURANGO | Azterketa-aldia dela eta, Durangoko Udalak hainbat udal-espazioren ordutegia zabalduko du maiatza eta ekainean, ikasleei ingurune lasai, eroso eta egokia eskaintzeko, jarduera akademiko handieneko asteetan proba akademikoak prestatzeko.
Bizenta Mogel Bibliotekak honako ordutegi berezia izango du:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 21:00etara.
- Larunbatetan: 10:00etatik 20:00etara.
- Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Landako I kiroldegiak honako ordutegi berezia eskainiko du:
- Astelehen eta astearteetan: 9:00etatik 15:00etara.
- Asteazkenetik ostiralera: 9:00etatik 21:30era.
- Larunbatetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara ekainaren 13ra arte; ekainaren 14tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara.
- Igandeetan: 9:00etatik 14:00etara ekainaren 13ra arte; ekainaren 14tik aurrera, itxita egongo da.
Intxaurrondo zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Maiatzaren 23an eta 24an, baita ekainaren 20an ere, Landako I-ean aldaketa puntualak izango dira gimnasia erritmikoko txapelketak direla eta. Gainera, ekainaren 11ra arte, astearte, asteazken eta ostegunetan kirol jarduerak egingo dira 10:00etatik 12:00etara. Bestalde, astelehen eta astearteetan ikasgela 15:00ak bitarte egongo da erabilgarri, arratsaldeetan kirol klubek erabiliko baitute.
Udalak ikasle guztiak gonbidatu nahi ditu udal zerbitzu hau erabiltzera, ikasketa eta kontzentrazioa errazteko helburuarekin prestatutako gunea baita.


