Talde durangarrak garaipena lortu du (4-1) eta hamaikagarren postuan bukatu du 44 punturekin

FÚTBOL| Durangoko Kulturalak garaipenarekin agurtu zuen denboraldi gorabeheratsua Santurtziri 4-1 irabazita ligako azken jardunaldian, Hirugarren RFEFn. Talde txuri-urdinak Unai Arizmendiarreta kapitaina omendu zuen partidaren atarian. Senide, lankide eta lagunek korridore bat egin zuten durangarra eta jokalari eredugarria.
Jon Lejardik, Asier del Riok, Borja Lopez de Aguiletak eta Unai Arietaleznisbeaskoak sartu zituzten etxekoen golak, eta santurtziarrek Igarki. Emaitza honekin, Tabiraren mutilek hamaikagarren postuan bukatu dute liga 44 punturekin hamaika garaipen, hamaika berdinketa eta hamabi porrotekin.
Jardunaldia gure ordezkarientzat uzten dizuegu.
Hirugarren RFEF
Kulturala 4 – Santurtzi 1
Ohorezko Maila
Amorebieta B 3 – Padura 2
Lehentasunezkoa
Abadiño 1 – Sporting Lutxana 1
Lehen eskualdekoa
Iurretako 4 – Indartsu 3
Padura B 3 – Zaldua 0
Ezkurdi 0 – Elorrio 3
Arratia 2 – Ermua 3


