DOT Durangaldea

Astelehenerako ostarteak goizean eta hodeiak arratsaldean

Maximoak pare bat gradu jaitsiko dira

Maximoak pare bat gradu jaitsiko dira ARGAZKIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA | Astelehenean, goizean giro lasaia eta arratsaldean eguraldia zertxobait ezegonkortuko da. Goizean egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, ostarte zabalak nagusituko dira. Alabaina, eguerditik aurrera, hodeiguneak ugaritu eta trinkotu egingo dira eta lurraldean sakabanatuta zaparrada batzuk botako ditu; iluntzetik aurrera hodeitza arinduz joango da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina kostaldean eguerdirako ipar-mendebaldera aldatuko da eta arratsaldean barnealdean. Horren ondorioz, kostaldetik gertu maximoak pare bat gradu jaitsiko dira, eta 18-19 ºC inguruan geratuko dira eta gainerako lekuetan aurreko eguneko balio berdintsuetan geldituko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top