Lehian 4 bikote arituko dira elite mailako pilotarien aurka jokatzeko 2 tokien bila

KIROLAK | Datorren igandean, maiatzak 17, zesta puntako Euskal Jaiaren atariko fasearen azken jardunaldia jokatuko da Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotaleku historikoan. Txapelketa 16 eta 28 urte bitarteko 72 pilotari amateurrek osatzen dute, eta maila oso altua erakutsi dute orain arte.
Lehian 4 bikote arituko dira elite mailako pilotarien aurka jokatzeko 2 tokien bila, horietako asko Miamiko 4 hilabeteko neguko denboralditik etorritakoak. Beraz, gazteentzako pizgarri garrantzitsua izango da datorren igandean.
Lau bikoteek aurreko faseko partida erabakigarria jokatzeko txartela lortu dute joan den asteburuko kanporaketen ostean:
-
Ekhi-Peru (Mutriku/Markina) sailkatu ziren Ducasse-Latri garaitu ostean, Ekhi saiaezinaren erremateei esker.
-
Gaizka Garat-Bereau (S.Juan Luz/Hondarribia) nagusitu ziren Kosme-Kirmenen aurka.
-
Altuna-Zarandona (Tolosa-Gasteiz) bikoteak ezustekoa eman zuten Maguregi-Sallaberry faboritoak kanporatuz.
-
Arrasate-Kepa Garat (Berriatua/S.Juan Luz) izan ziren azkenak sailkatzen Egaña-Uretari irabazi ondoren.
Beraz, maiatzaren 17an, igandean, honako topaketa hauek izango ditugu:
-
Ekhi-Peru Vs. Gaizka Garat-Mattin Bereau
-
Altuna-Zarandona vs Arrasate-Kepa Garat
Sarrera doakoa da lekuak bete arte, eta antolatzaileek durangarrak hurbiltzera animatzen dituzte puntista gazte hauen jokoaz gozatzeko.


