Maximoak pare bat gradu jaitsiko dira

EGURALDIA | Astelehenean, goizean giro lasaia eta arratsaldean eguraldia zertxobait ezegonkortuko da. Goizean egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, ostarte zabalak nagusituko dira. Alabaina, eguerditik aurrera, hodeiguneak ugaritu eta trinkotu egingo dira eta lurraldean sakabanatuta zaparrada batzuk botako ditu; iluntzetik aurrera hodeitza arinduz joango da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina kostaldean eguerdirako ipar-mendebaldera aldatuko da eta arratsaldean barnealdean. Horren ondorioz, kostaldetik gertu maximoak pare bat gradu jaitsiko dira, eta 18-19 ºC inguruan geratuko dira eta gainerako lekuetan aurreko eguneko balio berdintsuetan geldituko dira.


