Zelaieta Zentroan egingo da; lehen deialdia 18.30ean

FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira deitu ditu bazkideak. Lehenengo deialdia maiatzaren 19an egingo da, 18:30ean, eta bigarrena 19:00etan.
Hona hemen deitzen den Batzarraren gai-zerrenda:
1. – Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta onartzea.
2. – Amorebieta Kirol Elkarteko Zuzendaritza Batzordea hautatzeko hauteskunde-prozesua hasteko deialdia:
– Hauteskunde-egutegia onartzea
– Hauteskunde Batzordea izendatzea
3. – Galde-eskeak.
Zornotzarrek parte hartzeko deia egin dute.


