DOT Durangaldea

Asteazkenean giro nahasia izango da eta trumoi-ekaitzak izan daitezke

Balio maximoak 20 eta 25 ºC artekoan mugituko dira

Zaparradak bota ditzake gaur, asteazkena
Zaparradak bota ditzake gaur, asteazkena

EGURALDIA | Asteazkenean giro nahasia. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta goizean goizetik zaparradak egingo ditu. Goizean, oro har, ahulak izango dira, eta arratsaldean eta gauean mardulagoak izango dira eta trumoi-ekaitzak izan daitezke, berezi barnealdean. Eguerdi inguruan atsedenaldia egongo da eta aterruneak luzeak izango dira arratsaldeko zaparradak iritsi arte. Eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin ekialdeko zenbait tokitan. Tenperatura igo egingo da iparraldean, eta antzera jarraituko du gainerakoan, oro har, balio maximoak 20 eta 25 ºC artekoan mugituko dira, altuenak ipar isurialdean neurtuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top