DOT Durangaldea

Musika elektronikoa iritsiko da Amorebieta-Etxanora zapatuan

Ekitaldia Zelaietako Kontzertu Gelan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta egongo da

Jarduera guztiz doakoa izango da

AMOREBIETA-ETXANO | Herria musika elektronikoz gozatzeko aukera izango du datorren maiatzaren 2an, Infinity Clubbing kultur kolektiboaren bitartez. Ekitaldia Zelaietako Kontzertu Gelan izango da, 18:00etatik aurrera, eta 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta egongo da. Gainera, jarduera guztiz doakoa izango da.

Proposamen honek kalitatezko musika elektronikoa eskainiko du, nazioarteko zein tokiko artisten parte-hartzearekin. Besteak beste, Kolonbiatik zuzenean etorriko dira Matheo Velez, Jose M, Gabo Forero eta Mao Montenegro gonbidatu berezi gisa. Haiekin batera, tokiko eszenako artistak ere izango dira, hala nola Kolditto (Durango) eta Nebreda (Mungia), tech-house doinu onenak eskainiz.

Bestalde, Maikdark eta Asiertech zornotzarrek emango diote hasiera ekitaldiari, etxeko publikoaren aurrean giroa berotuz.

Ekimen honen bidez, Amorebieta-Etxanok gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza indartzen du, musika eta kultura garaikidea sustatuz. Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekitaldira hurbildu eta giroaz gozatzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top