DOT Durangaldea

Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Osasun-zerbitzuen laguntza eskatu zuten, gizonak lesio larriak baitzituen

Gertaera domeka honetan izan zen

DURANGO | Atzo, igandea, arratsaldeko zortziak eta laurden aldera, Durangoko etxebizitza batera polizia agertzeko eskatu zuten, borroka bat izan baitzen. Bertaratu ziren polizia-dotazioek buruan eta besoetan zituen zaurietatik odola dariola zegoen jatorriko 33 urteko gizon bat aurkitu zuten eraikineko atarian. Agenteei azaldu zienez, liskarra izan zuen beste gizon batekin eraikineko etxebizitza batean eta labana batekin zauritu zuen.

Agenteek berehala eskatu zuten osasun-zerbitzuen laguntza, gizonak lesio larriak baitzituen. Hasiera batean, zaurituak ez zuen ospitalera joan nahi izan, baina, azkenean Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

Ustezko erasotzailea, 23 urteko gaztea, handik minutu batzuetara jaitsi zen atarira erasoa gertatu zen etxebizitzatik, eta lesio-delitua leporatuta atxilotu zuten.

Atxilotua dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan jarriko dute epailearen eskuetan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top