DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Ahal duguna egiten dugu daukagunarekin, ez dago medikurik”

Berrizko pentsiodunen mugimenduak 1.767 sinadura eman ditu Galdakaoko ospitalean, eta bilera «alferrikakoa» lortu dute Barrualde ESIko zuzendariarekin eta gerentearekin

Galdakaoko ospitaleko pentsiodunen mugimenduaren irudia
Galdakaoko ospitaleko pentsiodunen mugimenduaren irudia

BERRIZ | Asteazken honetan, goizean, ehun pertsona inguru, Berrizko Pentsiodunen Mugimenduaren ekimenez, Galdakaoko ospitalera joan dira egun hauetan udalerrian bildu diren 1.767 sinadurak ospitale horretako gerentziari ematera, azken lekualdatze-lehiaketaren ondoren bete gabe geratu diren bi medikuen lanpostu hutsak berehala betetzeko eskatuz.

Lau laguneko talde bat Barrualde ESIko kudeatzailearekin eta arreta integraleko zuzendariarekin bildu da. Hain zuzen ere, Barrualde ESIko kide dira Berriz eta Garai. «Orduz luzatu den arren, erabat alferrikakoa izan den bilera izan da. “Ahal duguna egiten dugu daukagunarekin, ez dago medikurik”, zehaztu dute.

Asteazken honetako bileraren ostean mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Horrela, ostegunean kontzentrazioa egingo da anbulatorioaren aurrean eguerdiko 12:00etan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top