DOT Durangaldea

Durangok agur esan dio Iosu Gandarias Herri Batasuneko zinegotzi ohiari

1987-1991 legealdian izan zen udal ordezkari

Iosu Gandarias joan den igandean zendu zen, 64 urte zituela.

DURANGO | Durangoko herriak Iosu Gandarias Ereñaga agurtuko du gaur, asteartea. Gandarias Herri Batasuneko zinegotzia izan zen herriko udalean 1987tik 1991ra bitarteko legealdian. Horrez gain, Durango Telebistako kolaboratzaile aritua zen hainbat urtez, Gau ON saioko mahai-inguru politikoetan parte hartuz.

Azken agurra Basaguren beilatokian izan zen atzo arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara. Zinegotzi ohia 64 urterekin hil zen, Etxebarrin.

Durangoko Udalak dolumin-mezua zabaldu du Iosu Gandariasen heriotzagatik: «Gure dolu-minik zintzoena eta besarkada bat bere familia eta hurbilekoei», adierazi dute udal ordezkariek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top