Tenperatura minimo eta maximoak jaitsi egingo dira

EGURALDIA | Ostegunean udaberriko giro eguzkitsua. Zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean, noizbehinka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diren arren. Kostaldean behe-hodeiak ere ager daitezke. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da. Tenperatura minimo baxuagoak; kostaldean maximoak jaitsi egingo dira, barnealdean berdintsu jarraituko dute. Iparraldeko haizea ibiliko da.


