Tenperaturak berdin jarraituko du, edo agian apur bat igoko da

EGURALDIA | Ostiralean hobekuntza txiki bat nabarituko dugu. Eguna lainopean eta bustitik hasiko dugu eta goizean oraindik euri apur bat egingo du. Egunak aurrera egin ahala eta ekialdetik hasita atertzera egingo du eta hodei geruza saretuz joango da, baina mendebaldean jasotzea gehiago kostatuko zaio. Arratsaldean ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira. Tenperaturak berdin jarraituko du, edo agian apur bat igoko da. Haizea ipar/ipar-ekialdetik sartuko da, bizi samar zenbait momentutan eta elur-kota 1000-1200 m-ra egongo da.


