Gainera tenperatura maximoak nabarmen igoko dira

EGURALDIA | Asteartean eguzkia izango da jaun eta jabe eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, goizean goizeko lainoguneak salbu. Egunaren hasieran hotza egingo du, batez ere hegoaldean, baina giroak udaberriko itxura izango du; leku gehienetan maximoak 20 ºC-tik gorakoak izango dira, Kantauri bailaretako altuenak 25 ºC ingurukoak. Hego-haizea ibiliko da, arratsaldean kostaldean brisa.


