Aste bukaerara arte ez da euri apur bat espero

EGURALDIA | Otsaileko azken astea oso eguraldi egonkorrarekin dator. Eguzkia, hego haizea, 20 gradu baino gehiago, kalimaren presentzia eta euri gutxi dira datozen egunetan Durangaldean markatuko dituzten ezaugarriak.
Astelehena, 20 gradu
Astelehenean hego-haizea indartu egingo da apur bat eta tenperatura gradu pare bat altuagoa izango da ziurrenik; kantauri isurialdeko barnealdean maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da. Eguzkia jaun eta jabe berriro; egunaren hasieran lainoguneak agertuko dira, ipar-mendebaldean behe-hodei batzuk ere bai.
Martitzena, 22 gradus
Asteartean hego-haizea biziago ibiliko da, bolada gogorrekin eta mendi gailurretan oso gogor batzuekin ere bai. Kantauri isurialdean tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira eta giroak udaberriko itxura hartuko du; barnealdeko altuenak ez dira apenas aldatuko, Ebro ibarrekoak jaits daitezke. Giro eguzkitsua, egunaren lehenengo partean goi-hodei batzuekin; hauts-gandua ager daiteke.


