Tenperatura maximoek berdin jarraituko dute, edo agian apur bat beherago

EGURALDIA | Astea giro goibelarekin eta euritsuarekin hasiko dugu. Astelehenean euritan ibili beharko dugu, eta ostera be litro ugari pilatuko da, batez ere Kantauri isurialdean. Mendebaldeko haizea ibiliko da, hasieran hego ukitua izango du, baina eguerditik aurrera ipar-mendebala nagusituko da. Egunsentia epelagoa izango da, baina tenperatura maximoek berdin jarraituko dute, edo agian apur bat beherago.


