Egunaren bigarren zatian hodeiak ugarituko dira eta euri apur bat egin dezake

EGURALDIA | Igandean eguraldiak egonkortzera egingo du, haizea ahuldu egingo da eta epeltze aldera egingo du. Kostaldetik gertu lainotu samar egongo da, baina litekeena da goizean ateri eustea ia denean eta hegoaldetik ostarteak irekiko dira. Egunaren bigarren zatian hodeiak ugarituko dira eta euri apur bat egin dezake, bereziki ipar partean eta egunaren amaieran. Hego-mendebaldeko haizearekin epeltzera egingo du, baina egunsentia hotzagoa izango da, bereziki barnealdean; baliteke Araba eta Nafarroako txokoren batean izotz txikia egitea.


