DOT Durangaldea

Tailerrak, txokolatadak eta musika Abadiñoko karnabaletan

Barikuan umeentzako jardueran egongo dira Traña-Matienan eta Zelaietan

joselontxos fanfarrea
Joselontxos fanfarrea zapatuko kalejiran arituko da

ABADIÑO| Abadiñoko karnabalak jarraipena eukiko dabe datorren barikutik aurrera. Alde batetik tailerrak, txokolatada eta diskofesta egongo da probalekuan 15:15etik aurrera Zelaieta H.E.ko IGEK antolatuta. Eta bestetik Traña-Matienan H.E.ko IGEK antolatuta txokolatada, diskofesta eta tailerrak izango dira 16:45etik aurrera.

Zapatuan eguerdiko 12:00etan hasiko da jaialdia Zelaietatik urtengo daben kalejira batekin eta Joselontxos fanfarrearekin. Bertara Mitiñoz jantzita etortzea gonbidatzen dabe eta harri bi ekartzea, mozorro horrekin bat egiteko. Ondoren, 14:30ean Maleta siku eta bingo musikatua izango dira. Eta eguna bukatzeko Errota taldearekin erromeria izango da Txanporta plaza (euria egin ezkero probalekura pasatuko da).

Amaiera borobila emoteko, mozorroen kalejira egingo da otsailaren 17an, 18:00etan, eta amaieran ikur den Kokomarroa erreko dute Txanporta plazan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top