Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta minimoak zertxobait jaits daitezke

EGURALDIA | Larunbatean, giro nahiko lasaia izango dugu eta zaparradak egin ditzake egunaren bukaeran. Eguneko ordurik gehienetan hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu, urdinguneak zabalagoak izango dira kostaldetik gertu. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira, fronte bat sartuko da hegoaldetik eta gauean euritara joko du. Egunaren hasieran hego-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da eta arratsaldean hegoaldekoa edo hego-ekialdekoa nagusituko da eta indarra galduko du. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta minimoak zertxobait jaits daitezke.



