Hegoaldeko haizeak tarteka gogor joko du eta giro epelarekin jarraituko dugu

EGURALDIA | Asteazkenean hodeiak ugaritu eta zaparradak botatzeko probabilitatea areagotu egingo da. Hegoaldeko haizeak tarteka gogor joko du eta giro epelarekin jarraituko dugu. Hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak egingo ditu, sarriago egingo du euria Araban eta Nafarroan. Elur-kota 1100-1300 metro inguruan egongo da.



