Tenperatura zertxobait jaitsiko da

EGURALDIA | Asteartean hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Eguneko joera orokorra izango da, baina ezin dugu baztertu noizbehinka zaparrada batzuk botatzea, batez ere egunaren bigarren partean eta barnealdean. Hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar egunaren lehen partean. Tenperatura zertxobait jaitsiko da.



