DOT Durangaldea

Rio de Orok Tindufeko errefuxiatuentzako elikagaiak biltzen laguntzeko deia egin du

24 tona laguntza humanitarioz zamatutako trailera Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da xedea

La campaña se realizará del 02 de febrero al 13 de febrero

DURANGO |  Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak,  aurten, beste behin, sahararrentzat jakiak jaso eta bidaltzeko kanpaina prestatu du. “2025-2026eko Karabana Solidarioa” izenpean.

Ailegatu da kanpaina hori martxan jartzeko unea, eta joan den urteetan legez, 24 tona laguntza humanitarioz zamatutako trailera Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da xedea. Zoritxarrez, azken urteotan sahararrek jasotako laguntza nabarmen murriztu da, eta horrek ondorio lazgarriak izan ditu haien bizimoduan. Gainera, osasun-larrialdiak eta marokorekin piztutako gerrak egoerak okerrera egitea baino ez dute ekarri.

Hori guztia dela eta, aurten inoiz baino gehiago, Durangaldeko osoaren beharra dugu jakiak bildu eta proiektua burutu ahal izateko.

Egungo zirkunstantzia bereziak kontuan hartuta, bi aukera proposatzen dizkizuegu: 

  1. Aurreko urteetan legez, kutxa handi bat ipintzea, herritarrek beren doaintzak bertan utz ditzaten. Kasu honetan, ohi bezala, Rio de Oro erakundekook hurbilduko ginateke kanpainaren bukaeran bildutakoak jasotzera. Honakoak dira jaki beharrezkoenak: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, sardinak oliotan, atuna oliotan eta konpresak. Katela doakizue mezu honetan atxikita
  2. BIZUM edo transferentzia bidezko kanpainara batzea. Jasotako doaintzen %100 jakiak erosteko baliatuko da. Atxikita doakizue kartela. Nahi izanez gero, eskatu kartelak eta eramango dizkizuegu.

*Kanpainak otsailaren 2tik otsailaren 13ra bitartean iraungo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top