Azken orduetan neurtuko dira eta elur-kota 1000 metrora jaitsiko da orduan

EGURALDIA | Asteartearen hasieran giroa epela izango da, ostarteak agertuko dira zeruan eta euria noizbehinkakoa izango da. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du oraindik, bolada oso gogor batzuekin. Arratsaldetik aurrera zerua estalita egongo da eta euria ugariago eta sarriago egingo du; baliteke zenbait lekutan zaparrada trumoitsuak egitea. Egunaren bigarren partean mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; minimoak azken orduetan neurtuko dira eta elur-kota 1000 metrora jaitsiko da orduan.


