Egunaren amaieran haizea berriro hegotik finkatuko da eta asko zakartuko da

EGURALDIA | Ostegunean giroa lasaiagoa izango da; haizeak mendebaldera egingo du eta indarra galduko du; kostaldean goizaldean oraindik bizi-bizi ibiliko da. Haize horrekin tenperaturak behera egingo du Kantauri isurialdean eta gainerako lekuetan berdintsu mantenduko da. Alabaina, egunaren amaieran haizea berriro hegotik finkatuko da eta asko zakartuko da. Goizaldean zaparrada batzuk botako ditu, baina, ipar-ekialdean, goizean zehar ere egin ditzake. Gainerako orduetan, ordea, litekeena da ateri egotea eta momentu askotan ostarte politak irekitzea, batez ere eguerdi partean. Gauean euritara jo dezake.


