LGTBI+ pertsonentzako informazio, orientazio eta laguntza zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko pausoa

ELORRIO | Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez jakinarazi du Berdindu zerbitzuak arreta presentziala eskainiko duela astearte honetan, hilak 20, 11:00etatik 17:00etara, Iturri Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan (Elizburu kalea, 18). Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak bultzatutako LGTBI+ pertsonentzako arreta, informazio eta laguntza zerbitzuaren baitan kokatzen da, eta helburua baliabidea herritarrengana hurbiltzea da.
Arreta presentzial hau Elorrioko herritar guztiei zuzenduta dago, identitateari eta orientazio sexualari, LGTBIQ+ legediari, seme-alabatasunari, aniztasun sexualean hezteari edo gai horiekin lotutako bestelako zalantzei buruzko informazioa jaso nahi dutenei. Zerbitzuak espazio seguru, profesional eta konfidentziala eskaintzen du, arreta zuzena eta pertsonalizatua bermatuz.
Udaletik eta Berdintasun Sailetik herritarrak aukera hau aprobetxatzera animatzen ditu, inklusioaren, errespetuaren eta aniztasunaren alde lan egiten duen zerbitzu honetara gerturatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, Berdindurekin harremanetan jar daiteke 900 840 128 doako telefono-zenbakira deituta.


