DOT Durangaldea

“11 istorio eta laburmetrai bat” hitzaldia Jon Batizen eskutik asteazkenean Zelaietan

Erakusketa Gelan Jon Batiz zornotzarraren argazki bilduma egongo da ikusgai urtarrilaren 30a bitarte

Argazki bildumaz haratago, urtarrilaren 21ean, hitzaldi berezi bat eskainiko du egileak, auditorioan

AMOREBIETA-ETXANO | Zelaietako erakusketa-gelan ikusgai egongo da, urtarrilaren 30era arte, “Afrikako oroitzapenak: sabanaren begiak”, Jon Batiz artista zornotzarraren argazki-bilduma. Erakusketa hau artistak Afrikara egindako bi bidaietan izandako esperientziaren emaitza da; bidaia horietako bat 8 urteko semearekin, Ametsekin egin zuen eta bestea boluntario gisa. Hala, erakusketak Afrikako bizitza basatiaren argazkiak biltzen ditu, modu hurbilean eta ikuspegi pertsonaletik eginak.

Horrez gain, urtarrilaren 21ean, asteazkena, 19:15ean, Zelaietako auditorioan “11 istorio eta laburmetrai bat” hitzaldia eskainiko du. Bertan, Jon Batizek bere bidaien alderdi pertsonal eta ezezagunenean murgiltzera gonbidatuko ditu ikusleak. 11 argazkiren bidez, egileak irudi bakoitzaren atzean dauden istorioak partekatuko ditu, ustekabeko uneak, bitxikeriak eta bizipen pertsonalak barne. Saioari amaiera emateko, sugegorri iberikoei buruzko laburmetraia proiektatuko da.

Erakusketa eta hitzaldia argazkilaritza gustuko duten, natura maite duten eta munduko hainbat txokotako errealitate natural eta humanoaren gaineko begirada zuzena eta zintzoa ezagutzeko jakin-mina duten pertsonei zuzenduta daude.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top