Emanaldia 19:00etan izango da Andra Mari elizako elizpean

DURANGO | Dantzaro programa, euskal dantza eta kultura herritar guztiengana era partehartzailean hurbiltzea helburu duen Udalaren ekimena, urteko lehenengo saioarekin itzuliko da bihar larunbata, urtarrilaren 17an.
Emanaldia 19:00etan izango da Andra Mari elizako elizpean, eta Patxi eta Konpainia taldeak girotuko du, euskal musika tradizionalaren erritmoekin.
Sarrera doakoa da eta Durangoko Udalak herritarreik parte hartzeko gonbita luzatzen die.


