DOT Durangaldea

Honelakoak dira datorren astean zozketatuko diren Birjinosteko etxebizitza tasatu berriak

Zozketa publikoa datorren ostegunean egingo da, 18:00etan, San Agustin Kultur Gunean

Bisita gidatua gaur goizean egin da

DURANGO | Durangoko Udalak bisita gidatu bat antolatu du gaur goizean Birjinosteko lehenengo udal etxebizitza tasatuetara. Bisita horiek zozketa publiko bidez esleituko dira datorren ostegunean eta udan entregatuko dira. Etxebizitzak eraikitzeko lanak azken fasean daude. Aurreikuspenen arabera, obra bukaerako adierazpena otsailaren amaieran aurkeztuko zaio udalari, eta horrek aukera emango du Lehen Okupazioko Lizentzia izapidetzen hasteko.

Horrela, egutegiaren arabera, lehenengo etxebizitzak aurtengo udan entregatu ahal izango dira, baldin eta administrazio- eta hirigintza-epeak normaltasunez betetzen badira. Aldi berean, inguruko urbanizazioa ere martxan dago, eta Aste Santuaren ondoren osatuta egotea aurreikusten da. Lanak amaitutakoan, Zesteruena kale berria irekiko da, Komentu kalea eta Santa Santasusanoste lotuko dituena.

Etxebizitzek igerilekua izango dute

Birjinosteko sustapena, Eibar Taldeak kudeatzen duena, 22 udal-etxebizitza tasatuk osatzen dute, irisgarritasunaren, funtzionaltasunaren eta eraikuntza-kalitatearen irizpideekin diseinatuta, eta honela banatzen dira:

Hiru logelako 10 etxebizitza
Bi logelako 9 etxebizitza
Logela bateko etxebizitza 1
Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 2 etxebizitza

Etxebizitza guztiek garajea eta atxikitako trastelekua, terrazak eta esekitokiak dituzte. Gainera, eraikinak eremu komunitarioa, erabilera partekatuko gela eta bizikletak aparkatzeko espazioak izango ditu, egungo beharretara egokitutako bizitegi-eredua sustatuz.

Zozketa publikoa
Urtarrilaren 22an, ostegunean, 18:00etan, egingo da San Agustin Kultur Gunean. Herritarrei irekitako ekitaldia da, eta notariotza eta udal ordezkariak izango dira bertan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top