Tenperatura minimoak altuagoak izango dira eta izotz kontuak asko murriztuko dira

EGURALDIA | Ostiralean eguraldi aldaketa espero dugu. Egunaren lehen zatian hegoaldeko haizea ibiliko da eta nahiz eta lainotuta egon, euri txikia eta han-hemenka baino ez du egingo. Arratsaldetik aurrera haizea ipar/ipar-ekialdera aldatuko da, hodeitza trinkotu eta euria egiteko probabilitatea handitu egingo da. Gauean euria zabaldu egingo da eta ugariago egingo du. Tenperatura minimoak altuagoak izango dira eta izotz kontuak asko murriztuko dira. Maximoak antzekoak edo zertxobait altuagoak izango dira, 9-13 ºC artekoak, eta Ebro ibarrean igo egingo dira.


