Tenperatura maximoak 8 eta 12 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Eguraldiak ildo beretik jarraituko du asteartean. Tenperatura maximoak 8 eta 12 ºC artekoak izango dira eta haizea fina izango da; egunaren hasieran hego-mendebaldekoa izango da nagusi, arratsaldetik aurrera ipar-mendebaldekoa. Kostaldean haizeak ipar-ekialdetik joko du tarteka. Zerua oso hodeitsu egongo da orokorrean, goizean noizbehinka ostarteak zabaldu arren, eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Elur-kota 1200-1400 metrora egongo da.


