Gainera, tenperaturak gora egingo du datozen egunetan hego haizeagatik

EGURALDIA | Ostiralean, egunaren lehen partean, euria egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Hala ere, egunak aurrera egin ahala eta mendebaldetik ekialdera, prezipitazioak gutxituz joango dira eta arratsaldean atertu egingo du. Hala ere, egunaren amaieran fronte berri bat hurbil daiteke eta gauean euri txiki batzuk egin ditzake. Goizean, haizea hegomendebaldera joango da eta indarra galduko du pixkanaka. Tenperaturak gora egingo du, nabarmenagoa ipar partean, eta giro atseginagoa izango dugu eguerdi partean.
Zapatuan, ostarteak
Larunbatean tenperaturak gora egiten jarraituko du eta giroa egonkorragoa izango da. Hodeiak eta ostarteak nagusituko dira eta, oro har, ez da prezipitaziorik espero, baina goizean goiz tanta bakanen bat bota dezake. Haizeak hego-mendebaldetik joko du gehienbat, eta tenperatura maximoak atseginagoak izango dira, batez ere kantauri isurialdean.


