151 luminaria ordeztu dira eraginkortasun energetiko handiko LED azken belaunaldiko ekipoekin, horrela % 69,53 energia aurreztuz

IURRETA | Iurretako Udalak Iurretako udal-titulartasuneko kanpoko argiztapen-instalazioak berritu ditu Ertzilla eta Mallabiena industrialdean, 285.610 euroko aurrekontuarekin. Proiektu horren zati bat Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu du, zonako eraginkortasun energetikoaren mailak hobetzeko eta aurrezte-ehuneko handiagoak lortzeko.
Proiektuaren exekuzioak hiru hilabeteko iraupena izan zuen, eta honetan datza: zaharkitutako eta errendimendu txikiko tekonologietako 151 argi zaharren ordez eraginkortasun energetiko handiko LEDen azken belaunaldiko ekipoak dituzten beste hainbeste argi jartzea. Horrela, urtean 92.512 kWh energia aurreztuko da, eta urteko CO2 isuriak 32,38 Tn/CO2 aurreztuko dira. Beraz, argiztapen zaharrarekin alderatuta, % 69,53 aurreztuko da, eta fakturazio energetikoan 18.502,4 euro aurreztuko dira.
Jarduera honekin, Iurretako Udalak berretsi egiten du kontsumoa eta emisioak murriztuz udalerri iraunkorrago baterantz aurrera egiteko apustua.


