Tenperatura maximoak antzekoak edo pittin bat baxuagoak izango dira

EGURALDIA | Goizaldean eta goizean goi euria ekarri digun frontea nahiko azkar pasatuko da eta, goizean bertan, mendebaldetik ekialdera, atertzera egingo du. Horrekin batera, ostarteak zabalduko dira. Gauzak horrela, eguneko ordu gehienetan ateri eutsiko dio. Mendebaldeko eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak antzekoak edo pittin bat baxuagoak izango dira.


