Zapatu eta domekarako euria eta ekaitzak izango ditugu

EGURALDIA | Ostiralean giro eguzkitsua izango da nagusi, zerua guztiz garbi egongo ez den arren; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baita behe-hodei batzuk ere Kantauri isurialdean. Goizean goiz lainoa agertuko da eta hegoaldeko zenbait lekutan baliteke ez jasotzea. Tenperatura maximoak igo eta 10 ºC-tik gorakoak izango dira orokorrean, Kantauri isurialdekoak 15 ºC-ren bueltan. Haizea aldakor ibiliko da, egunaren hasieran eta amaieran hegoaldekoa nagusi eta eguerdi aldera eta arratsaldean iparraldekoa.


