Euri arina egin dezake goizaldean eta gauean.

EGURALDIA | Tenperaturak gorantz jarraituko du igandean, hegoaldeko haizeei esker, eta 15-16 ºC-ko balioak lortu ahal izango dira kostaldetik gertu; barnealdean 10-12 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Minimoek ere gora egingo dute, eta izotza leunagoa eta txikiagoa izango da. Goizaldean eta gauean euri txikia egin dezake, eta gainerako orduetan hodei ugari egongo dira, baina, oro har, eguraldi lehorra egingo du.


