Seigarren garaipena jarraian durangarrek, euren joko maila eta emaitzak mantenduz

SASKIBALOIA | Gizonezkoen 1. Nazional mailako Tabirakok seigarren garaipena jarraian lortu zuen ligan Iraurgi mendean hartuta (81-59) eta lider jarri da (bigarrenarekin berdinduta). Durangarrak nagusi izan ziren hasieratik amaierara arte. Partida 23-8 irabazten hasi ondoren, atsedenaldira hogei puntu baino gehiagoko errentarekin iritsi ziren (48-24). Aldageletatik igaro ondoren, aldeak 68-36raino handitu ziren eta Azpeitiko taldeak azken partzialean 81-59raino makilatzea lortu zuen.
Xabi Arroitajauregui (19 puntu eta 6 errebote), Markel Aranzabal (11 puntu eta 9 errebote) eta Osarobo Osunde (10 puntu eta 3 errebote) izan ziren saskiratzaile nagusiak. Aitor Calle kapitainak hamar puntu sartu zituen.
Hurrengo jardunaldian, Tabirakok Easo talde donostiarrari egingo dio bisita larunbatean, 18:30ean.


