DOT Durangaldea

Hogeita hamar bat txirrindulari Bermeotik Durangora minbiziaren aurka

Matxitxakoko txirrindulariak, eskualdeko beste batzuekin batera, herrira heldu dira prostatako minbizia ikusarazteko asmoz

Txirrindulariak Durangoko AECCko kideekin

DURANGO/IURRETA | Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak minbiziaren aurkako II. Bizkaia Bikea bultzatu du, 2025eko azaroaren 14tik 23ra egingo den lehiarik gabeko lasterketa birtuala. Ekimen honen helburua prostatako minbizia, gizonetan ohikoena den tumorea, ikusaraztea eta ikertzea da. Larunbat goizean, Bermeoko Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldeko 30 bat txirrindularik ‘Bizkaia Bike’ kanpainaren bigarren edizioan parte hartu dute, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak sustatuta, prostatako minbizia ikusarazteko eta ikertzeko dirua biltzeko helburuarekin.

07:30 aldera irten dira, eta txalo artean iritsi dira Ezkurdi plazara, 10:20 aldera. Bertan, Durangoko Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek prestatutako gosari bat zuten zain. Azpimarratzekoa da txirrindularien artean, klub bermeotarraz gain, Durangaldeko txirrindulariak ere izan direla, erronkarekin bat egin dutenak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top