Durangarra, beraz, hilaren 29an Pinton egingo den Espainiako txapelketarako sailkatu da

JUDOA | Aimar Aiartzaguena durangarrak irabazi zuen joan den larunbatean Madrilgo Espainiako Kopa, eta horrek Espainiako rankinga igoarazi zion eta azaroaren 29an Pinton (Madril) jokatuko den Espainiako txapelketako azken faserako sailkatu zen. Asteburu honetan Alacanten ospatuko den Espainiako Taldekako Txapelketan parte hartuko du. Estatuko hitzordua talde mistoen formatu honetan egiten den lehen aldia izango da. Judoan, hiru neskak eta hiru mutilek osatzen dituzte taldeak, eta kirolaren barruan berdintasuna indartzen dute generoari dagokionez.
Bestalde, Markel Cid Durango Judo Taldeko kadeteak brontzezko domina lortu zuen Anaitasuna torneoan, Iruñean. Jon Aguirrebeitiarekin eta Eneko Alberdirekin batera parte hartu zuen.


