Maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira datozen egunetan

EGURALDIA | Hainbat fronte iritsiko dira Durangaldera eta hodeiak eta hasiera batean euri apur bat utziko dute datozen egunetan. Hego/hego-mendebaldeko haizeak hodei asko utziko ditu eta, haize horren ondorioz, tenperatura epelak espero dira; maximoak 2 gradu ingurukoak izango dira eskualdean.
Barikua, hodei gehiago
Ostiralean ostegunean baino hodei gehiago izango dugu. Erdi mailako hodeiak, goi-hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Hodeitza mendebaldean pilatuko da batik bat, eta ez da baztertzen tanta batzuk egitea goizea; arratsaldean euria egiteko probabilitatea handiagoa da eta zaparrada mardulagoren bat egin dezake. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta gogor joko du, bolada oso gogorrekin haizeguneetan, bereziki egunaren amaieran eta mendebaldean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Zapatua, fronte bat
Larunbatean fronte batek eragingo digu. Goizean hego-mendebaldeko haizea harro ibiliko da eta ia ez du euririk egingo. Arratsaldean, ordea, haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta euria hasiko du. Euria, gehienbat, mendebaldean egingo du eta zaparrada mardulago batzuk bota ditzake. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egiten duenean freskatu egingo du.
 
								 
								 
								 
								 
								 
								 
								 
								 
															


