Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina hala ere 20 ºC-tik hurbil ibiliko dira

EGURALDIA | Gaur hodei ugari izango dugu eta euri pixka bat egingo du, batez ere barnealdean. Eguraldia ezegonkortu egingo da eta ez da baztertzen zaparradaren bat edo beste egitea, hala ere, orokorrean, ez da espero asko pilatzea, izan ere zaparradak noizbehinka botako ditu eta han-hemenka sakabanatuko dira. Goizean hegoaldeko haizea harro eta parrastatsu ibiliko da, baina arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina hala ere 20 ºC-tik hurbil ibiliko dira, batez ere Kantauri isurialdean.



