DOT Durangaldea

Mallabiko Urriko Jaiaren ostean “Gau Beltza” ospatuko da aste honetan

Gaur hasiko dira ekitaldiak helduentzako tailer batekin

MALLABIA | Joan den asteburuan Urriko Jaiak ospatu ondoren, Gau Beltzaren ekitaldiak hartzeko prestatzen ari dira herria. Astelehenean hasi eta ostiralean amaituko dira ekitaldiak. Gau Beltzaren harira, beldurrezko ipuin desberdinak daude eskuragarri Mallabiko liburutegian.

17:30etan Kontzejuzarrean

Helduntzako tailerra Naroa Martinez-en eskutik: “Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez” “Haur eta gazteekin nola hitz egin heriotzaz”​

17:00etan HHko Umeak, 18:00etan LHko umeak liburutegian

Ipuin kontalaria, Lur Usabiaga: “Kalabazak piztu”

Gaba baltza

  • 16:30etan Ginkana. Kontzejuzarretik hasita (1.mailatik gorakoentzat)
  • 17:30etan Kalabazak hustu eta aurpegiak margotu Kontzejuzarrean (bakoitzak bere kalabazak, tresnak eta arropak etxetik ekarri behar ditu). Aldi berean… Photocalla plazan
  • 18:30etan Iluntasuna piztu…ekitaldia. Kalabazak piztu! Su inguruan dantzatu! Argiak itzaki! Koplak abestu!
  • Ondoren: herritik kantu erronda
  • Bukatzeko: txorizodun opila eta salda beroa. Plazan
  • 20:00etan Antzerkia Madarikaostiok!!! Ruben Merkinaren eskutik (16 urte gorakoentzako) Plazan

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top