Aurtengo edizioak, beste behin ere, lanen kalitate handia eta parte-hartzearen oreka nabarmendu ditu

DURANGO | Durangaldeko Artisten Elkarteak amaitutzat eman du Durango Uria Pintura Lehiaketaren XXV. edizioa, urriaren 13an erakusketa itxi eta sari banaketa ekitaldia urriaren 12an ospatu ondoren. Erakusketa ikustera 400 bat lagun hurbildu ziren. Aurtengo edizioak, beste behin ere, lanen kalitate handia eta parte-hartzearen oreka nabarmendu ditu.
Epaimahaia honako kideek osatu dute: Iker Txertudi (Durangoko Udalaren ordezkaria), Garazi Arrizabalaga Cabrerizo (Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria), Jon Idigoras (akuarelista) eta Esther Sáez Arte Ederretan lizentziatua eta irakaslea).
Sari banaketa ekitaldian, Durangoko Udaleko ordezkari instituzionalak ere izan ziren Miguel Zugaza (arte-historialaria, museografoa eta Bilboko Arte Ederren Museoko egungo zuzendaria) eta Garazi Arrizabalaga Cabrerizorekin.
Saritutako lanak honako hauek izan dira:
1. Saria: “Etsaiak” – Azucena Fernández Villa
2. Saria: “Comidas del mundo” – Carlos Espiga Alonso
3. Saria: “La huerta del tiempo” – Irati Uzkudun Cabezudo
Sari lokala: “Preparando la danza” – Itziar Etxeberria Zubieta
Sari lokala: “Ventanas” – Jose María Nieto
Sari lokala: “Resiliencia” – Mirian Díaz Rodríguez
Erakusketa jada itxita badago ere, harrerak erakutsi du bertako eta inguruko artisten talentua eta konpromisoa. Durangaldeko Artisten Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, eta datorren urteko edizioan ere sormen artistikoa sustatzen jarraitzera gonbidatzen du.