Tenperatura maximoei dagokienez, 18-20 ºC inguruan kokatuko dira

EGURALDIA | Gaur, osteguna, eguraldiak pixka bat egingo du hobera. Hala ere, Kantauri isurialdean eta goizean hodeiak ugariak izango dira. Gainera, zaparrada bakan batzuk bota ditzake, batez ere kostaldean. Mediterraneo isurialdean eguna argiagoa izango da, nahiz eta lehen orduetan behe-lainoa sortuko den. Haizea goizean bare ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik altxatuko da. Tenperatura maximoei dagokienez, gaur gora egingo dute eta 18-20 ºC inguruan kokatuko dira.