Patxikotxu eta Pantxike goitik begira proposamenak 156 boto lortu zituen

DURANGO | Asteazken honetako jardunaldiak Sanfaustoen kartel irabazlea ezagutzeko ere balio izan du. Patxikotxu eta Pantxike goitik begira, Endika Madinabeitia durangarrak sortutakoa, herri bozketan emandako 418 botoetatik 156 jaso zituena, izango da aurtengo jaien irudia. Kartel finalistak hauek izan ziren: Pozaren koloreak, Juntos celebrando, Kolore, Uranga eztanda, Festarik onenak eta San Fausto 2025. Tradizioaren jauzia. Udalak eskerrak eman dizkie diseinuan eta bozketan parte hartu zutenei.
Udalak beste behin nabarmendu nahi izan du Jai Batzordearen funtsezko zeregina, herritarrek parte hartzeko gunea, jaien antolaketari eta erabakiak hartzeari zuzenean laguntzen diona, tradizioak bizirik mantenduz eta Durangoko kolektiboen inplikazioa bultzatuz.