Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina litekeena da pixka bat igotzea

EGURALDIA | Asteazkenean tenperatura freskoa izango da. Hala ere, zaparradak askoz ere sakabanatuagoak eta urriagoak izango dira. Goizean hodeiak nagusituko dira, eta ordu horietan euria egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean, ordea, ostarteak nagusituko dira. Haizea goizean bare ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina litekeena da pixka bat igotzea.