DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durango kanporatua geratu da mutilen kategoria guztietan San Faustoko torneoan

Emakumezkoen bi talde durangarrak nor baino nor arituko dira larunbatean Jai Alaien

Hurrengo kanporaketak asteburuan izango dira

ZESTA PUNTA | Kanporaketen hirugarren asteburuan besteak beste, zesta-puntako Kataluniako selekzioko taldeak eta Club Vasconia izan ditugu bisitari Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Club Vasconia katalandarra, sortu zenetik 101 urte dituen Espainiako zesta-punta klub zaharrena da, eta bi talde hauek 600 km baino gehiagoko bidaia egin zuten San Fausto txapelketa historikoan lehiatzeko.

Kataluniarrak aiztoak ondo zorroztuta zituztela etorri ziren, eta larunbatean gazte mailan Oriol-Asier bikotearekin Inhar-Urretabizkaia durangarrak kanporatu zituzten. Durangarrek bizkaiko eta euskadiko txapelketei itxaron beharko diete txapel preziatuaren bila jarraitzeko. Jubeniletan eta larunbatean ere, Kataluniako selekzioak (Martí-Joan) galdu egin zuen, Danobat taldeko Txomin-Izei mutrikuarren aurka.

25 urtez azpikoetan, Kataluniako selekzioak, Unai-Eneko bikotearekin, Berriozar (Gamarra-Ekiza) kanporatu zuen partidu bizi baten ondoren. Larunbateko azken partidan, Durangoko Galder-Belar bikoteak galdu egin zuen Club Vasconia-ko Luken-Dani taldearen aurka. Kataluñarrak kanporaketa uste baino errazago pasatu zuten nahiz eta partidako bigarren seta lehiatua izan.

Larunbatean sailkatutako hainbat taldek, igandeko jardunaldian hurrengo kanporaketan parte hartu zuten. Aurreko egunean Durangori irabazi zioten Baskoniako gazteak Noainen (Palacios-Ontoria) aurka erori ziren, eta Mutrikuko Danobatek Zumaiako Marlon-Silveti garaitu zituzten, beraz, gazte mailako finalerdietara igaroaz. 25 urtez azpikoetan, Kataluniako selekzioa eta Club Vasconia izan ziren aurrez aurre, partida parekatua, non selekzioak irabazi zuen hirugarren setean, partida entretenigarri eta parekatu baten ondoren.

Frontoiak batez ere larunbat arratsaldean sarrera bikaina izan zuen eta datozen asteetan ere jendetza handia egotea espero da, kanporaketek aurrera egin ahala partiden maila handituz bait doa eta beraz gero eta lehiatuagoak izango diren partidak espero bait dira.

Datorren larunbatean nesken arteko derbia izango dugu Durangoko bi taldeekin (Martina-Eneritz eta Helena-Frida) finalerdietan postu bat lortzeko, eta ondoren profesional mailako jokoa izango duten bi partida 25 urtez azpikoetan: Markina Hossegorren aurka eta Gernika Donibane Lohitzuneren aurka.
Irailaren 28an, igandean, Markina-Berriatua partidaz gozatu ahal izango dugu nesketan eta 25 urtez azpikoetan maila handiko beste bi partida berriz ere: Berriatua-Maule eta Pau-Kataluniako selekzioa.
Sarrera doakoa da lekuak bete arte, eta antolatzaileek hurbiltzen diren durangarrak puntista gazte hauen jokoaz gozatzera animatzen dituzte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top