Asteburu honetan 9 partida jokatu dira, 4 gazte mailan, 3 25 urtez azpikoetan eta 2 nesketan

CESTA PUNTA | Nazioarteko 40. San Fausto Zesta txapelketak bere bigarren asteburua bizi izan du asteburu hontan, Ezkurdi Jai Alai Zesta Puntako frontoi mitikoan.
Asteburu honetan 9 partida jokatu dira larunbat eta igande artean, 4 gazte mailan, 3 25 urtez azpikoetan eta 2 nesketan.
Nesketan, final-laurdenetako hurrengo kanporaketarako sailkatu dira, Berriatua Paueko talde frantziarrari erraz irabaziz bi set eta zerora, eta Tolosa Maite-Iratirekin, Markina taldearen faboritoko ordezkariak diren Erika-Laia bide bazterrean utzita.
Jubeniletan larunbatean Markinak eta Pauek elkarren aurka jokatzen zuten, lehenengoak 2-0 irabaziz. Larunbatean baita ere, Maulek Tolosari irabazi zion partida zirraragarri batean, eta hirugarren set bat behar izan zuen hasierako bi setak jokatu ziren parekotasuna hausteko.
25 urtez azpikoen kategorian, Txapelketako maila handieneko pilotariekin, larunbatean Pauek Zumaia gainditu zuen eta egun berean Gernika sailkatu zen Cabanillasen aurka irabaziz. Igandean Donibane Lohitzunek txapelketatik at utzi zuen Hondarribiako talde indartsua. Larunbateko Pau-Zumaia Sub25 partida nabarmendu zen batez ere, Caparros atzelari frantziarrarekin, Ezkurdira hurbiltzen zen publikoa txundituta utzi zuena, bere baretasunagatik, segurtasunagatik eta erreflexuengatik. Igandean 25 urtez azpiko mailan baita ere Donibane Lohitzune eta Hondarribiaren arteko partida maila gorenekoa izan zen eta lau pilotari ikaragarri ikusi genituen aurrez aurre. Horien guztien indarrak pilota gogor astindu zuen igande eguerdian Ezkurdi Jai Alaiko hormetan. Azkenean Garat anaiek aurrera egin zuten eta irailaren 27an, larunbata, arratsaldean berriro ikusi ahal izango ditugu, Gernika faboritoen aurka jokatuko duten final-laurdenetako partida batean Adi partida honi, profesional onenen pareko kalitatea izango baitu.
Hurrengo jardunaldia larunbat arratsaldean izango da, 18:00etan hasita, eta igande goizean, 10:30ean hasita. Bi egunetan, Kataluniako “Catalunya” eta “Vasconia”, Durango eta Berriozar izango ditugu lehian.
Sarrera doakoa da lekuak bete arte, eta antolatzaileek hurbiltzen diren durangarrak puntista gazte hauen jokoaz gozatzera animatzen dituzte.