DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Arazketa-sistema berritzeko obren ondorioz, Astolako igerilekuak itxita

Obren eraginez, igerilekuak itxita egongo dira irailaren 8tik urriaren 5era

Lanak datorren astelehenean hasiko dira

ABADIÑO | Abadiñoko Udalak datorren astelehenean, irailaren 8an, hasiko ditu Astolako udal igerilekuetako arazketa sistema berritzeko lanak. Beharrezko jarduera bat da; izan ere, gaur egungo araztegiak euren bizitza erabilgarriaren amaierara iritsi dira.

Udalak araztegiak osorik berritu nahi ditu, ekipamenduak hobeto antolatzeko eta modernizatzeko. Era berean, zaharkitutako makineria ordezkatzearekin batera, eraginkortasun energetikoa hobetu nahi da.
Lanek irauten duten epe horretan, igerilekuak lau astez egon beharko dira itxita, irailaren 8tik urriaren 5era arte, hain zuzen ere. Azken urteotan, udaberrian egin izan da igerilekuen mantentze-lanak egiteko instalazioen urteko geldialdi teknikoa. Aurten, baina, geldialdi teknikoa obrek irauten duten bitartean egitea erabaki da, erabiltzaileei ahalik eta gutxien eragiteko asmoz.

Ondorioz, gimnasioa ere aste batez itxi beharko dute, irailaren 15etik 21era. Tarte horretan, erabiltzaileek Kirol Txartela Mugiment (www.kiroltxartela.eus) erabili ahal izango dute inguruko herrietako instalazioak erabili ahal izateko. Guztira 358.485 euro (BEZ barne) bideratuko dira obra horietara.
Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik Datorren urriaren 1ean hasiko dira 2025-2026 ikasturteko ikastaroak Astolako kiroldegian, eta horietan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko (https://labur.eus/a3cjgdd0). Igerilekuko obren eraginez, uretako jardueretako ikastaroak
beranduago hasiko dira; urriaren 6ko astean, hain zuzen ere.

Bestetik, Udalak gogorarazten du Galizia plazako ur txorrotak irailaren 15era arte egongo direla martxan. Datorren udan irekiko dira berriro. Edozein zalantza izanez gero, deitu 944 029 425 telefono zenbakira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top