DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiño Xake Taldea, 12. Espainiako taldekako txapelketan

Asteburu honetan Santanderko Openean hartuko dute parte

Abadiño Xake Taldea iazko Estatuko hitzorduan. ARGAZKIA: AXT

XAKEA | Abadiño Xake Taldeko bost kidek, Ibon Martinek, Unai Calvok, Alain Prietok, Markel Vesgak eta Puri Dieguezek, Sabadellen jokatutako taldekako Espainiako txapelketan parte hartu dute. 31 taldetatik, abadiñarrek meritu handiko 12. postuan bukatu zuten. “Txapelketan parte hartzen dugun hirugarren aldia da eta emaitza espero zena izan da. Nagusi ginen aurkariei irabazi diegu eta gure mailatik gora daudenek irabazi digute “, adierazi dute pozik.

Asteburu honetan, talde abadiñarrak Santanderko Openean hartuko du parte, Vioño de Piélagosen hasita.

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top