DURANGO | Maxima Severiana Etxebarria Barrutiak, “Maxi”, bere 100. urtebetetzea ospatu zuen atzo, abuztuak 25.
Durangoko herriaren izenean, Mireia Elkoroiribe alkateak Maxima bisitatu zuen, pertsonalki zoriontzeko eta lore sorta bat emateko, maitasun eta errekonozimendu adierazpen gisa.
Zorionak, “Maxi”!